XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Hautesleak

Hautesle-zentsuan inskribatutako pertsonak dira, adin-nagusiko izanik behin-betiko edo aldi baterako botoa emateko eskubidegabetuta ez dauden espainiar guztiak alegia.

Adin-nagusitasuna 18 urtetan lortzen da Konstituzioa onartu zenez geroztik (1978ko abenduaren 27tik).

Hautesle-zentsua

Hautesleen inskripzioa jasotzen du.

Espainian bizi diren hautesleen zentsuak eta atzerrian bizi diren egoiliar absenteenak osatzen dute.

Europako Parlamenturako hauteskundeetan, estatu espainolean bizi diren Europako Batasuneko hiritar nazionalak ere hartzen ditu hautesle-erroldak.

Udal-hauteskundeetan, estatu espainolean bizi diren atzerritarrak ere sartzen dira hautesle-erroldan, baldin eta hiritar horiek boto emate arloan elkarrekikotasun-akordioa duten herrialdeetakoak badira.

Hautesle-errolda iraunkorra da, eta hilean behin eguneratzen da.

Hauteskunde bakoitzerako, deialdia egin zen egunaren aurreko hilabeteko lehen egunean itxitakoa izango da hautesle-errolda.

Botoemaileak

Botoa eman duten hautesleen guztizko kopurua, bai hautagai-zerrenda baten aldeko botoa eman dutenak, bai eta boto zuria edo baliogabea eman dutenak ere.

Hauteskunde-mugapea

Ordezkaritzako aulkien banaketarako oinarritza egiten duen lurralde-unitatea da, eta horien arabera egiten da hautapena. Legegintzarako hauteskundeetan probintzia izaten da, udal-hauteskundeetan, berriz, bakoitzari dagokion udal-mugapea.

Aulkien banaketa

- Senatua: probintzia bakoitzari lau senadore dagozkio.

- Diputatuen Kongresua: probintzia bakoitzari aulki-kopuru jakin bat dagokio probintzia horrek duen zuzenbidezko biztanleriaren eta mugape bakoitzerako ezarrita dagoen gutxienezko kopuruaren arabera, bai eta estatuko legeak Diputatuen Kongresurako ezartzen duen tamainaren arabera ere.

- Udal-hauteskundeak: zinegotzien kopurua mugape bakoitzean bizi den zuzenbidezko biztanleriaren arabera finkatzen da.

- Batzar Nagusiak: lurralde historiko bakoitzean guztira 51 batzarkide hautatzen dira (prokuradoreak Araban; ahaldunak Bizkaian; eta prokuradore batzarkideak Gipuzkoan), batzarkide horiek hainbat mugapetan banatzen dira, eta horietako bakoitzak bertako zuzenbidezko biztanleriaren araberako batzarkide-kopurua hautatzen du.